Osasuna
Aldagelaren babesa
Kike Solak Mendilibarri babesa eman dio
Erredakzioa
"Errua entrenatzailearena denik ez dut uste, errua guztiena da, baina bera ontziko kapitaina denez erantzukizun guztia duela ematen du", adierazi du Osasunako jokalariak.
-
Kike Sola Osasunako jokalaria. Argazkia: EITB
"Entrenatzailearekin nago % 100ean, eta baita taldea ere", adierazi du jokalariak prentsaurrekoan.
"Errua entrenatzailearena denik ez dut uste, errua guztiena da, baina bera ontziko kapitaina denez erantzukizun guztia duela ematen du", azaldu du.
"Bakoitzak bere errua du eta, noski, hasieratik amaierara entrenatzailearekin gaude % 100ean", ziurtatu du aurrelari nafarrak. Batasunak egoeratik ateratzen lagunduko diela uste du Solak.
"Osasunaren izaeran dago guztien batasuna eta entrenatzailea taldekidea da. Berarekin nago % 100ean, eta baita taldea ere", errepikatu du jokalariak. Bestalde, Valladoliden aurkako porrotaren ostean lo egiteko lanak izan dituela onartu du Kike Solak.