Itxi

Osasuna

Atleticoren aurka

Mendilibar: 'Partida irabaztera zelairatuko gara'

Erredakzioa

"Nire jokalariek aurka egitea espero dut. Partida irabaztera zelairatuko gara, lehiatzera", adierazi du Osasunako entrenatzaileak.

04:49
Mendilibar

Osasunak Atletico Madrilen aurka jokatuko du igandea honetan, Vicente Calderonen (19:45). "Partida irabaztera" zelairatuko direla azpimarratu du Jose Luis Mendilibar gorritxoen entrenatzaileak.

"Nire jokalariek aurka egitea espero dut. Eurek bezain indartsu edo gehiago. Partida irabaztera zelairatuko gara, lehiatzera", adierazi du Mendilibarrek Taxoaren, entrenamenduaren ondoren.

Aurkariaren une bikaina azpimarratu du teknikariak : "Daukaten gauzarik onena azken segundora arte dena ematen dutela da. Denboraldi hasiera bikaina egiten ari dira". Falcaoren kalitateaz ere mintzatu da.

Ustezko hamaikakoak:

Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe; Mario, Gabi; Raul Garcia, Emre, Cristian Rodriguez; Falcao.

Osasuna: Andres Fernandez; Oier Sanjurjo, Arribas, Lolo, Nano; Puñal, Annan; Cejudo, Armenteros, Lamah; Joseba Llorente.

Epailea: Mateu Lahoz
Futbol-zelaia: Vicente Calderon
Ordua: 19.45