Itxi

Osasuna

EA SPORTS LIGA

Osasunak aurre egin dio Real Madrili, eta berdinketa lortu du Sadarren (1-1)

I. G. | EITB MEDIA

Mbappek aurretik jarri du Madrilgo taldea lehen zatian, baina Budimirrek penaltiz jarri du berdinketa markagailuan, eta gorritxoek puntu bat lortu dute horrela.

  • Mbappe Real Madrilen aukera batean. Argazkia: EFE.

    Mbappe Real Madrilen aukera batean. Argazkia: EFE.

Osasunak 1-1 berdindu du Real Madrilen aurka larunbat honetan Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partida. Mbappek aurretik jarri du Madrilgo taldea lehen zatian, baina Budimirrek penaltiz jarri du berdinketa markagailuan, eta gorritxoek puntu bat lortu dute horrela.

Bisitariak hasieratik izan dira agintari zelaian, eta gorritxoek partida arean sartuta hasi dute. Viniciusek burukada batekin mehatxatu du lehen hurbilketan, baina etxekoek ondo defendatu dute euren atea. 15. minutuan, hegaletik gidatu duen kontraeraso azkar batean, Bellinghamek Mbapperi erdiraketa jarri dio, frantziarrak markagailua ireki zezan (0-1).

Real Madrilek Herreraren atea inguratzen jarraitu du etengabe, Vinicius eta Mbappe protagonista zirela. Abantaila handitzeko aukera onak izan dituzte biek, atzelariei bizkarra hartuz.

Osasunaren aldetik, baloiaren jabetza hartzen joan dira pixkanaka, eta jokaldiren bat sortu dute, batez ere Aresoren abiadura aprobetxatuz hegaletik. Orozen jaurtiketa bat izan da aukera argi bakarra, baina Curtoisek gelditu aparta egin du gola eragozteko.

Lehen zatiko azken minutuetan, epaileak txartel gorria atera dio Bellinghami, behin eta berriz protesta egiteagatik.

Bat gutxiagorekin egon arren, Madrilek nagusi izaten jarraitu du bigarren zatian, baina zortea aldeko izan dute gorritxoek. Bryanek erdiraketa bat jarri du area barruan, Moncayolak ez du ondo errematatu, eta Budimirrek kanpora bota du aldaratzea. Hala ere, jokaldi horretan, Camavingak Budimir zapaldu du eta epaileak penaltia adierazi du, jokaldia VARean berrikusi ostean. Kroaziarrak ez du huts egin, eta markagailua parekatu du (1-1).

Partidaren gidoiak bide beretik jarraitu du, zuriek arriskua sortuz eta gorritxoek atea ahal zuten moduan defendatuz. Catenak buruarekin saihestu du Viniciusen jaurtiketa bat sarean bukatzea, Peña erraz gainditu ondoren. Osasuna ere erasoan aritu da, baina presarik gabe, aurkariak utzitako hutsuneak aprobetxatuz.

Partidako azken aukeran, Herrerak ondo atera du esku bat jaurtiketa arriskutsu bat geldituta gorritxoei puntua emateko.

Fitxa teknikoa:

1– Osasuna: Sergio Herrera; Areso (Peña, 58. min), Catena, Herrando, Juan Cruz (Bretones, 59. min); Moncayola (Iker Muñoz, 79. min), Torro, Aimar; Ruben Garcia, Budimir, Bryan (Moi Gomez, 79. min).

1 – Real Madril: Courtois; Valverde: Tchouameni, Asencio; Fran García; Modric, Camavinga, Bellingham; Brahim (Rodrygo, 67. min), Mbappé, Vinicius.

Golak: Mbappe 0-1 (15. min), Budimir 1-1 (58. min).

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia atera die Areso, Juan Cruz, Aimar Oroz eta Camavinga jokalariei eta Ancelotti entrenatzaileari, eta txartel gorria atera dio Bellinghami.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
29 Zuzenean 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoaren atarikoa: Agirre vs Senar

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen