Itxi

Osasuna

Adierazpenak

Andres Fernandez: 'Mentalitate apur bat falta zaigu'

Erredakzioa

Osasunako atezainak taldeak etxetik kanpora 'mentalitate hobea' behar duela azpimarratu du. "Ez dut talde gaizki ikusten. Defentsan sendo, eta erasoan ondo", azaldu du Andres Fernandezek.

01:10
Andres Fernandez, Osasunako izarra

Andres Fernandez gorritxoak taldeari etxetik kanpora "mentalitate apur bat" falta zaiola azaldu du, Athleticen aurka ligako azkeneko neurketa galdu ostean.

"Ez dut taldea gaizki ikusten. Defentsan eta erasoan ondo ikusten dut. Konfiantza eta mentalitate gehiago behar dugu, eta aurreneko minututik hasita partidaren bila irten beharko dugu", azaldu du Andres Fernandezek. Atezainak San Mameseko porrotaren ostean ligako atsedena taldeari ondo etorriko zaiola uste du, eta "positiboki aprobetxatu" beharko dutela azaldu du.

"Azkenean egoera nahasi batera heltzeko arriskua dago. Atsedena burua ondo garbitzeko eta hurrengo neurketara gogo gehiagorekin heltzeko ondo etorriko zaigu", azpimarratu du Andres Fernandezek.

San Mamesen partida bikaina jokatu zuen gorritxoak, baina Fernandezek garrantzia kendu dio: "Puntuak dira garrantzitsuena. Behetik irtetzeko puntuak bildu nahi ditut. Taldeak garaipena lortzea eta nik partida kaskarra jokatzea nahiago dut", esan du Osasunako atezainak.