Osasuna
Lagapena
Iker Benitok Mirandesen jokatuko du, Osasunak utzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Futbolaria Miranda Ebron jaio zen 2002an, eta jaioterrira itzuliko da Alessio Liscik zuzentzen duen taldean sartzeko.
-
Iker Benito. Argazkia: Osasuna
Mirandesek eta Osasunak akordioa lortu dute Iker Benitoren lagapenerako denboraldi amaierara arte, Nafarroako taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Futbolaria Miranda Ebron jaio zen 2002an, eta jaioterrira itzuliko da Alessio Liscik zuzentzen duen taldean sartzeko. Benito proiekzio handiko hegaleko jokalaria da, eta eskuin zein ezker hegalean joka dezake.
Bigarren itzulian Mirandesen erasoa indartuko du. Aurrelari gazteak C.D. Pamplonan hasi zuen bere ibilbidea, 2020an Atletico Osasunarekin bat egin baino lehen.