Osasuna
Berritzea
Aitor Fernandez Osasunaren atezainak kontratua berritu du 2027ra arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Jokalari gipuzkoarrak hiru denboraldi daramatza Nafarroako taldean. Ligan, 14 milioi euroko etete klausula izango du.
-
Aitor Fernandez Osasunako atezaina
Aitor Fernandez Osasunaren atezainak bi denboraldiz taldean jarraituko duela iragarri du astelehen honetan klub gorritxoak. Horrenbestez, 2027ra arte Iruñean jokatuko du futbolari gipuzkoarrak. Ligan, 14 milioi euroko etete klausula izango du.
Fernandez Jagoba Arrasateren eskutik heldu zen Osasunara. Gaur egun, Sergio Herreraren ordezkoa da, baina taldearekin duen konpromisoa garbi utzi du askotan.
Levanten jokatu ostean eman zuen Iruñera joateko urratsa, Lehen Mailako erreferentziazko atezain bilakatuta. 32 partida jokatu ditu orain ate gorritxoekin: 28, LaLiga EA Sportsen; hiru, Errege Kopan eta bat, UEFA Conference Leaguen.
ADIERAZPEN OFIZIALA | Osasunak 2027ra arte berritu du Aitor Fernandez.
— C. A. OSASUNA (@Osasuna_eus) November 25, 2024
¿¿ https://t.co/OsgXAoLKOQ#Aitor2027 pic.twitter.com/Wd0NeqT4D4