Itxi

Osasuna

Athletic-Osasuna, San Mamesen

Patxi Puñal: 'Athletic ez dago bere sasoi onenean'

Erredakzioa

Nafarroako jokalariak partidak "morboa" izango duela azaldu du, zuri-gorriek Osasunak baino puntu bat gehiago soilik baitute.

00:56
Patxi Puñal, derbia jokatzeko irrikaz
Osasunako kapitainak Athletic ez dagoela bere sasoi onean azaldu du, prentsaurrekoan. Puñalek zuri-gorriek denboraldian gaizki hasi dutela gogoratu du, eta Osasunak baino puntu bat gehiago soilik dutela azpimarratu du.

"Partida zaila izango da, San Mames estadio gogorra baita. Athletic ez dago bere sasoi onenean. Hala ere, erasoan jokalari asko biltzen diuzte. Guk gauzak ondo egin beharko ditugu, gogoro sakatu, eta partida irabazteko atera arriskuarekin heldu", adierazi du Patxi Puñalek Taxoaren.

Igandeko partidak "morboa" izango duela azaldu du, Athleticek bost puntu baititu eta "porrot ugari" jaso dituelako. "Badirudi gu burua altxatzen hasi garela, baina oraindik 4 puntu ditugu", azpimarratu du Patxi Puñalek.

Athleticek dituen barne arazoek harrituta utzi dutela onartu du gorritxoak: "Bai, arraroa iruditu zait. Athleticek denboraldi honetan egun onak gutxi izan ditu. Lezamako lanen istiluarekin hasi ziren, ondoren Javi eta Llorente, heziaren kontua, eta orain berriro istiluak. Guzti horrek ez du laguntzen", adierazi du Puñalek.