Itxi

Osasuna

EA Sports Liga

Budimirrek penaltiz egindako golak garaipena eman dio Osasunari Valladoliden aurka (1-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Aurrelari kroaziarrak "Fuerza Valencia" leloa zuen kamiseta atera du gola ospatzeko, Espainiako ekialdeko uholdeetako kaltedunen omenez.

  • Budimir, "Fuerz Valencia" kamisetarekin. Argazkia: Efe.

    Budimir, "Fuerz Valencia" kamisetarekin. Argazkia: Efe.

Osasunak beste hiru puntu lortu ditu larunbat honetan EA Sports Ligan Valladolidi etxean 1-0 irabazita, Ante Budimir kroaziarrak penaltiz sartutako golari esker. Garapen honekin, nafarrak laugarren jarri dira sailkapenean.

Nafarrek joko bizia egin dute eta aurkariari ez diote arnasa hartzeko ere aukerarik eman. Zelai erdia kontrolpean izan dute neurketa osoan, eta horri esker arazo handirik gabe bideratu dute garaipena.

Partidako gol bakarra 19. minutuan iritsi da, VARak berrikusitako jokaldi baten ondorioz. Valladoliden ateazainak erantzun bikaina eman dio Bryan Zaragozaren erremate ati eta jokaldi horretan Ante Budimirri falta egin diote area txikian.  Garcia Verdura epaileak penaltia adierazi du jokaldia berriro aztertuta. Zigorra Budimirrek jaurti eta sartu du, denboraldi honetako seigarren gola egin du kroaziarrak, eta Osasunarekin sartzen duen berrogeita hamargarrena. Gola ospatzeko, 'Fuerza Valencia' leloa zuen kamiseta atera du aulkitik, Espainia ekialdeko uholdeetako biktimen omenez.

Lehen 35 minutuetan, Vicente Morenoren taldeak 9 erremate egin ditu eta horietako bat ate barrura sartu du. Iruindarrek eroso jokatu dute.

Aldagelatik bueltan, gauzak ez dira aldatu. Bryan, oso erasokor partida osoan, pasea eman dio Budimirri eta honen jaurtiketak zutoina jo du.

Valladolid taldeko entrenatzaileak hiru aldaketa egin ditu bere taldea suspertzen saiatzeko. Moncayola ere saiatu da, baina Heinen ondo erantzun dio bere jaurtiketari. Nafarrek gehiago nahi zuten.

Vicente Morenok palkotik ikusi du neurketa zigortuta zegoelako eta Iker Muñoz zelairatzea erabaki du, taldeari oreka gehiago emateko.

Budimirrek aukera argia izan du bigarren gola egiteko. Osasunak aise kontrolatu du neurketa, baina jokalari batzuek neka-neka eginda amaitu dute partida.

Vallladolid azken minutuen erasora joaten saiatu da, baina ahaleginei etekinik atera gabe. Hala ere, luzapenean berdinketa lortzeko aukera argia izan dute, baina Catenak baloia desbideratzea lortu du.

Azkenean, 1 eta 0 Osasunaren alde, gorritxoak laugarren postura igo dira.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Sergio Herrera; Areso, Catena, Boyomo, Juan Cruz, Moncayola (Pablo Ibañez, 85. min), Torro, Aimar (Bretones, 90. min); Peña (Iker Muñoz, 63. min), Budimir (Raul, 85. min), Bryan (Ruben Garcia, 85. min).

0 - Valladolid: Hein; Luis Perez, Javi Sanchez, Torres, Rosa; Amallah (Ivan Sanchez, 58. min), Comert (Kike Perez, 60. min), Mario Martin (Marcos Andre, 81. min), Moro, Sylla eta Anuar (Meseguer, 60. min).

Golak: 1-0, m.19: Budimir, penaltiz.

Epailea: Victor Garcia Verdura (Kataluniako batzordekoa), Villaseñor Julian eta Garcia Gonzalez laguntzaile lanetan aritu dira. Txartel horia atera dio Moncayolari eta Valladolideko Anuar, Kike Perez, Sanchez, Martin eta Luis Perez jokalariei.