Itxi

Osasuna

Batzarra

Osasunak Taxoareko lursail bat erostea onartu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gainera, 2023-2024 denboraldiko kontuak onartu dituzte, 2,8 milioiko irabaziekin, baita 2024-2025 kanpainako aurrekontua ere.

  • Luis Sabalza, Osasunako presidentea. Argazkia: Osasuna

    Luis Sabalza, Osasunako presidentea. Argazkia: Osasuna

Osasunaren Batzarrak Taxoaren 28.244,04 metro koadroko azalera duen lursail bat erostea onartu du, eta Batzar Nagusia osatuko duten konpromisario berriak aukeratzeko aurrerapenari oniritzia eman dio.

Jardunaldia Luis Sabalza presidentearen hitzaldiarekin hasi da, eta Sadarreko edukiera handitzeko asmoa agertu du, korridore batzuk kenduta.

Gaur egun, Nafarroako Gobernuarenak diren lursailak erosteak Taxoareko kirol hiri berria osatzeko balioko du.

Era berean, 2023-2024 denboraldiko kontuak onartu dituzte. Chimy Avila eta Adama neguko merkatuan salduta, Osasunak 2,8 milioi euroko irabaziak izan ditu, bi urtean galerak izan ondoren. 2024-2025 aurrekontua ere onartu dute; 80,3 milioi eurokoa izango da. 185 boto alde, 17 kontra, 1 zuri eta 8 baliogabe zenbatu dituzte bozketa horretan.