Itxi

Osasuna

Zaragoza-Osasuna (3-1)

Gehiegizko zigorra Osasuna ahularentzat

Erredakzioa

Oso gutxi egin du Manolo Jimenezen Zaragoza taldeak, baina hirutan Andres Fernandez atezaina gainditu du. Osasunak garaipena eskuratu gabe jarraitzen du.

  • Arribas eta Apoño. Argazkia: EFE

    Arribas eta Apoño. Argazkia: EFE

Osasunak porrota jaso du Zaragozaren aurka Romaredan jokatutako partidan (3-1). Orain arte, aurreneko bost jardunaldietan, puntu bakarra eskuratu du talde gorritxoak.

Etxekoek Osasunak baino hobeto hasi dute partida, eta 3. minutuan markagailua estreinatu dute. Victor Rodriguezek buruz eman dio baloia Postigari eta portugaldarrak behetik gainditu du Andres Fernandez.

Partida minutuek aurrera egin ahala orekatu da, eta Osasunak banakoarena lortu du 29.ean, Armenterosen golari esker. Argentinarrak Jose Mari atzean utzi du, eta Zaragozako atzelarien akatsa baliatuta sarea zulatu du.

38.ean Osasunaren bigarren gola egiteko aukera polita izan du Cejudok, baina baloia gora bidali du. Atsedenaldira heldu aurretik, 45.ean, bere atean sartu du gola Timorrek eta Zaragozak aurrera hartu du berriro ere markagailuan.


Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan da, orekatua eta gol aukera eskasekin, baina 70. minutuan partida erabaki du Manolo Jimenezen taldeak, penaltiz. Area barnean falta egin dio Raoul Loek Movillari, eta Apoñok ez du hamaika metroetatik kale egin. Osasunak gutxi egin du, baina egindakoa gaizki egin du.

Fitxa teknikoa:

Zaragoza: Roberto; Sapunaru, lvaro, Paredes, Abraham; Jose Mari (Zuculini, 73'), Romaric (Movilla, 61'), Apoño, Victor Rodriguez; Postiga (Aranda, 69') eta Montañes.

Osasuna: Andres Fernandez; Oier Sanjurjo, Arribas, Lolo, Nano (Nino, 68'); Raoul (Annan, 74'), Timor, Cejudo, Armenteros, Sisi (Lamah, 57); Kike Sola.


Golak:

1-0, 4,' Postiga.
1-1, 29', Armenteros.
2-1, 45', Timorrek bere atean.
3-1, 71', Apoñok, penaltiz.