Itxi

Osasuna

BERRITZEA

Aimar Orozek 2029ra arte berritu du kontratua Osasunarekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Arazuriko erdilariak hiru urtez luzatu du talde nafarrarekin duen lotura. Hala, Orozen etete-klausula berria 30 milioi eurokoa da orain.

  • Aimar Oroz, Cadizen aurka Osasunarekin. Artxiboko argazkia

    Aimar Oroz, Cadizen aurka Osasunarekin. Artxiboko argazkia

Aimar Orozek 2029ra arte berritu duela kontratua jakiarazi du Osasunak Celtaren aurkako partidaren atarian, Sadar futbol-zelaiko bideo-markagailuaren bitartez, ikusleen harridurarako.

Horrela, talde gorritxoak eta harrobiko jokalariak aurreko kontratu-harremanean ezarritakoa baino hiru denboraldi gehiago luzatu dute elkarren arteko lotura, 2026an amaitzen baitzen. Halaber, txapeldun olinpikoaren etete-klausula 30 milioi eurokoa da orain.

Hogeita bi urterekin, Orozek 84 partida ofizial jokatu ditu jada gorritxoen elastikoarekin, eta Joko Olinpikoetako txapeldun izatea lortu du. Hitzordu horretan jardun  nabarmena izan zuen, txapelketako partida guztietan titular gisa jardun baitzuen.