Osasuna
EA Sports Liga
Bryan Zaragozak Osasunan jokatuko du 2024-2025 denboraldian, Bayernek utzita
EITB Media
Jokalari espainiarrak Nafarroako taldean jokatuko du denboraldi batez, Bayern Munichek utzita.
-
Bryan Zaragoza, Osasunako jokalaria. Argazkia: @Osasuna
Bryan Zaragozak Osasunan jokatuko du 2024-2025 denboraldian. Malagako jokalaria Bayern Munichek utzita ariko da Iruñeko taldean bi klubek akordioa adostu ostean.
Ligan andaluziarrak ezustekoa eman zuen 2023-2024 denboraldian, Granadarekin maila gorenean emandako lehen hilabeteetan hainbatetan erakutsi baitzuen futbolari azkarra eta trebea dela. Andaluziako taldearekin sei gol sartu eta goleko bi pase eman zituen denboraldi erdian, neguko merkatuan Bayern Munichek fitxatu baitzuen; hala ere, Alemaniako taldean ez zuen ia ezer jokatu.
Gironak eta Valentziak ere nahi zuten Bryan Zaragoza kontratatu, utzita, baina Osasuna aurreratu egin zaie.