Osasuna
Iragarpena
Osasunak David Garcia saldu dio Al-Rayyan SC talde qatartarrari
EITB MEDIA
Talde gorritxoak ostegun honetan argitaratutako oharrean azaldu duenez, akordioa 10 milioi euro ingurukoa izan liteke.
-
David Garciaren artxiboko irudia. EFE
David Garciak Osasuna utziko du, Qatarko Al-Rayyan SC taldean jokatzeko. Talde gorritxoak ostegun honetan emandako informazioaren arabera, 10 milioi eurora irits daiteke salmentaren zenbatekoa, zenbait kirol-baldintza betetzen badira.
"Osasunak akordioa lortu du Qatarko Al-Rayyan SC taldearekin, David Garcia saltzeko. Talde gorritxoak 8,75 milioi euro jasoko ditu akordioaren truke, eta 10 milioira ere irits daiteke", zehaztu du.
Batetik, klub qatartarrak 7,5 milioi euro ordainduko dizkio Osasunari. Bestetik, jokalariaren kontratua amaitzen denean, beste milioi erdi ordaintzeko hitza eman du, kontratuan jasotako aldagairik ez bada betetzen. Halaber, Garciak 750.000 euro emango dizkio Osasunari.
David Garcia 9 urte zituenean iritsi zen Osasunara, eta 2014an egin zuen lehen taldearekin debuta, Bigarren Mailan.
COMUNICADO OFICAL | Osasuna acuerda con el Al-Rayyan S. C. el traspaso de David García.
— C. A. OSASUNA (@Osasuna) August 1, 2024
¿¿ https://t.co/bf70rNwGrs#Gracia5David pic.twitter.com/X7os8iJXUx