Itxi

Osasuna

Ez dute garaipenik lortu

Joseba Llorente: 'Egoera ez da onena, baina lasai gaude'

Erredakzioa

Osasunako aurrelariaren ustez, etxean ateratzen dira puntu gehienak, eta Sadarretik Bartzelona bakarrik pasa dela gogoratu du.

  • Joseba Llorente Osasunako jokalaria. Argazkia: EFE

Joseba Llorente Osasunako aurrelariak esan duenez, talde gorritxoko jokalariak "kakotx artean lasai" daude. Lehen hiru jardunaldietan ez dute punturik lortu, eta egoera ez da onena.

"Denboraldi hasiera gogorra izaten ari da. Konfiantza hartzeko puntuak lortu beharra daukagu. Lehen bi partidak ondo jokatu genituen, baina Vigon ez genuen maila ona eman", esan du Llorentek.

Joseba Llorenteren ustez, "etxean lortzen dira puntu gehianak, eta momentuz, Bartzelona bakarrik pasa da Sadarretik. Gainera, oso ondo jokatu genuen Barçaren aurka".

"Eroso nago Osasunan. Lau puntu izango bagenitu, lasaiago egongo nintzateke. Gustura nago. Taldeak amaiera emango dio bolada txarrari, hau oso luzea da. Mallorcaren aurka garaipena lortzeko, ideak argi eduki behar ditugu", gaineratu du Osasunako aurrelariak.