Itxi

Osasuna

Hiru partida galdu dituzte

Roland Lamah: 'Ez gaude urduri'

Erredakzioa

Osasunako jokalariaren ustez, taldeak gehiago merezi izan du lehen hiru partidetan. Bolada txarrari amaiera emateko, lanean jarraituko dutela gaineratu du.

  • Roland Lamah Zaragozaren aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Roland Lamah Osasunako jokalariak adierazi duenez, gorritxoak ez daude urduri lehen hiru jardunaldietan punturik ez lortzeagatik.

Boli Kostako pilotariak esan duenez, "ez gaude urduri. Hiru partida jokatu eta hirurak galtzea, ez da erraza. Hau hasiera baino ez da, eta bolada txarrari amaiera emateko, lanean jarraituko dugu".

Lamahk denboraldia hasieran Osasunak eskainitako jokoaz ere hitz egin du: Bartzelonaren aurka oso partida ona jokatu genuen. Celtaren aurkakoan, partida on bat jokatzea genuen helburu, baina ez zitzaizkigun gauzak nahi bezala atera".

"Denboraldia hasi baino ez da egin, eta abenduan balantze sakonagoa egin dezakegu", gaineratu du Lamahk.