Itxi

Osasuna

Sei gol hartuta, gol bat alde

Osasunak azken postuan ekingo dio BBVA Ligako geldialdiari

Erredakzioa

Espanyolekin batera, orain arte punturik lortu ez duen talde bakarra da. Denboraldi honetan Realak eta Athleticek ere jakin dute zer den azken postuan egotea.

  • Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzailea, laugarren epailearekin hizketan Bartzelonaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

BBVA Ligako lehen geldialdia iritsi da, eta Osasunak azken postuan ekingo die bi aste hauei. Talde gorritxoak ez du punturik lortu oraindik, eta bere moduan dagoen talde bakarra Espanyol da.

Osasunak jokatu dituen hiru partidak galdu ditu. Lehen jardunaldian 2-0 galdu zuen Deportivoren aurka Riazorren. Bigarrenean, 1-2 galdu zuen Sadarren Bartzelonaren aurka, eta iragan larunbatean, 2-0 galdu zuen Celtarenren aurka Balaidosen. Gol bakarra sartu du Osasunak, eta sei hartu ditu.

Denboraldi honetan Realak eta Athleticek ere bizi izan dute azken sailkatua izatearen sentsazioa. Txuri-urdinak lehen jardunaldian izan ziren azken sailkatuak, eta Athletic bigarrenean egon zen azken postuan.