Osasuna
Mediku-txostena
Budimirrek hiru haustura ditu saihetsean, toraxeko kolpe baten ondorioz
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Osasunako jokalaria ospitalera eraman behar izan zuten Valantziaren aurkako partidaren ostean, eta ingresatuta dago, datozen orduotan zer-nolako garapena duen ikusteko.
-
Ante Budimirren artxiboko argazkia
Ante Budimir Osasunako jokalariak hiru haustura ditu saihetsean, toraxeko kolpe baten ondorioz, klub gorritxoak astearte honetan jakinarazi duenaren arabera.
Valentziaren aurkako norgehiagokaren ostean, Nafarroako Unibertsitateko Ospitalera eraman zuten, eta han egindako probek hori erakutsi zuten.
Jokalariak ingresatuta jarraituko du, zer-nolako garapena duen ikusteaz gain, tratamendu analgesikoa jasotzeko.