Osasuna
Denboraldiaren hasiera
Osasuna lanera itzuli da, Deportivoren aurkako debuta prestatzeko
Erredakzioa
Mendilibar entrenatzailearen taldea bi eguneko atsedenetik itzuli da eta entrenatzen hasi da, Ligaren hasiera prestatzeko.
-
Mendilibar Osasunaren debuta prestatzen ari da. Argazkia: EFE.
Osasuna entrenamenduetara itzuli da, bi egunez atseden hartu ondoren, Ligako debuta prestatzeko. Deportivoren aurka estreinatuko da Osasuna, astelehenean 19:00etan, Riazor zelaian. Mendibilarren taldeak aurredenboraldia bukatu eta atsedena hartu zuen astelehen eta asteartean. Aurredenboraldia Kadizeko Carranza Txapelketarekin bukatu zuen Osasunak.
Gorritxoak berritasunik gabe itzuli dira Taxoarera. Ez dira Fernando Macedo ‘Nano’ ezta Emiliano Armenteros ere egon, giharretako gainkargekin daudelako. Bi jokalariak taldetik aparte entrenatu dira. Mendilibar hurrengo egunetako bilakaeraren zain dago, denboraldiko lehen partida ofizialerako prest egongo diren jakiteko.
Osasuna goizez entrenatuko da, egunero, igandera arte. Mendilibarrek egun horretan emango du Riazorrera joango den taldearen berri.