Itxi

Osasuna

Ninoren gola

Osasunak 0-1 irabazi dio Heraclesi

Erredakzioa

Ninok sartu du partidako gol bakarra partidako 26. minutuan. Garaipen honekin, amaiera eman diote gorritxoek Holandatik egin duten 'stage'ari.

Osasunak Heraclesi 0-1 irabazita esan dio agur Holandan egin duen 'stage'ari. Heracles Almelo Eredivisean (Holandako Lehen Maila) jokatzen duen taldea da. Ninok 26. minutuan sartutako golak erabaki du norgehiagoka.

Nino denboraldiaurre bikaina burutzen ari da. Almeriako aurrealriak bost gol daramatza denboraldiaurre honetan Osasunarekin.

Fitxa teknikoa:

0 - Heracles Almelo: Pasveer; Koenders, Veldmate, Duarte, Ramos Da Silva, Paljic, Rienstra, Quansah, Samuel Armenteros, Luis pedro eta Overtoom. Minutuak izan dituzten beste jokalariak: Davidson, Gouriye, Vejinovic, Castillion eta Bruns.

1 - Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Arribas, Ruben, Nano; Puñal, Lolo; Sisi, Roberto Torres, Armenteros; eta Nino. Minutu batzuk jokatu dituzten beste jokalariak: Llorente, Manu Onwu eta Oier.

Gola: 0-1, 26. min.: Nino.
Epailea: Jeroen Sanders.