Itxi

Osasuna

Berritzea

Ante Budimirrek bi denboraldiz luzatu du Osasunarekin zuen kontratua, 2027ra arte

EITB MEDIA

Aurrelari kroaziarra 2020an iritsi zen Nafarroako klubera, eta, hortaz, gutxienez zazpi denboraldi emango ditu Osasunako jokalari gisa; 2023-24ko EA Sports Ligan jokatutako bederatzi jardunaldietan, Budimirrek, oraingoz, bi gol sartu ditu.

  • Budimir, Osasuna-Athletic partida batean. Argazkia: EFE.

    Budimir, Osasuna-Athletic partida batean. Argazkia: EFE.

Ante Budimir aurrelariak 2027ra arte luzatu du Osasunarekin zuen kontratua, hau da, bi denboraldi gehiagorako sinatu du, Nafarroako klubak asteartean  sare sozialen bidez iragarri duenez. Budimirren etete klausulak 20 milioikoa izaten jarraituko du, zehaztu du Osasunak.

Aurrelariak, 32 urtekoa bera, 32 gol sartu ditu, dagoeneko, talde gorritxoan; horietako 29 Ligan egin ditu, beste bi Kopan, eta beste bat Konferentzia Ligan. Hala, Osasunako historian golik gehien sartu dituzten zazpi jokalarien artean dago.

Kroaziarra jokalari internazionala da, bere herrialdeko selekzioarekin. 2020-21 denboraldian, Mallorcak utzita jokatu zuen Osasunan, eta Nafarroako klubak denboraldi hori amaituta fitxatu zuen.

Futbolari kroaziarra 2020an iritsi zen Osasunara; hortaz, gutxienez zazpi denboraldi emango ditu Iruñeko taldeko jokalari gisa.

2023-24 denboraldiko EA Sports Ligan jokatu dituzten bederatzi jardunaldietan, Budimirrek, oraingoz, bi gol sartu ditu.