Osasuna
Atezain gorritxoa
Asier Riesgok Osasunarekin kontratua 2016ra arte luzatu du
Erredakzioa
Gipuzkoako atezainak 2013ra arte zuen kontratua, baina Osasunan jarraitzeko itxaropena zuela aitortu du akordioaren berri eman ostean. "Kontratua berritu izanarekin oso pozik nago", esan du.
Riesgok (Deba, Gipuzkoa, 1983) 2013ra arte zuen kontratua indarrean, baina Osasunan jarraitzeko itxaropena zuela aitortu du akordioaren berri eman ostean. "Kontratua berritu izanarekin oso pozik nago", esan du.
"Taldeak nigan jarritako konfiantzarekin oso pozik nago. Osasunan jarraitzeko itxaropena nuen eta pozik nago", adierazi du Riesgok.