Osasuna
1,4 milioi euro
Nafarroako Gobernuak diru-laguntza kendu dio Osasunari, aldi baterako
Erredakzioa
Aurrekontuetan izandako murrizketen ondorioz hartutako erabakia da, eta diru hori gizarte politiken finantziaziorako erabiliko da.
-
Miguel Archancoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Nafarroako Gobernuak 1,4 milioi euroko diru-laguntza kendu dio, aldi baterako, Osasunari. Hala jakinarazi dio Jesus Pejenaute Nafarroako Gorbenuko Gizarte Politiken kontseilariak Miguel Archanco Osasunako presidenteari.
Aurrekontuetan izandako murrizketen ondorioz hartutako erabakia da, eta diru hori gizarte politiken finantziaziorako erabiliko da.
Albi baterako erabakia dela jakinarazi dio kontseilariak Archancori. Aldi berean, diru-laguntza ez den beste babesa emateko prest daudela argi utzi dio gorritxoen presidenteari. Pejenautek bere "atsekabea" agertu du, baina hartu beharreko erabakia dela aitortu du.