Itxi

Osasuna

Denboraldiaurrea

Osasunak SD Logroñes 3-2 gainditu du, Vianan

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren taldeak denboraldiaurreko bigarren lagunartekoa irabazi du. Golak, Lamahek, Timorrek eta Ninok lortu dituzte, norgehiagokako lehenengo zatian.

01:09
Osasuna Logroñesen aurka 3-2 irabazi du
Osasunak denboraldiaurreko bigarren lagunartekoa irabazi du. Jose Luis Mendilibarren gizonek SD Logroñes taldea 3-2 gainditu dute, Vianako futbol zelaian. Gorritxoen golak Lamahek, Timorrek eta Ninok eskuratu dituzte. Laencinak, penaltiz, 3-2koa jarri du bigarren zatiko 22. minutuan.

Fitxa teknikoa:

Osasuna: Andres Fernandez, Damia, Miguel Flaño, Lolo, Echaide, Cejudo, Timor, Raoul Loe, Lamah, Roberto Torres eta Nino.

Bigarren zatian:  Asier Riesgo, Marc Bertran, Ruben, Arribas, Oier, Nino (60. minutuan, Masoud), Timor (60. minutuan, Raoul Loe), Puñal, Nano, Armenteros eta Manu Onwu.

SD Logroñes: Pison, Miguel, Metola, Yecora, Omar, Pitu, Esaul, Salazar, Olavarrieta, Herreros eta Hierro.

Jokatu zuten beste jokalariak: Gonzalo, Ledo, Fran Sota, Del Puente, Laencina, Tamayo, Osanz eta Javi Torres.

Golak: 1-0, 18. minutuan: Lamah. 2-0, 25. minutuan: Timor. 2-1, 38. minutuan: Herreros. 3-1, 44. minutuan: Nino. 3-2, 67. minutuan: Laencinak, penaltiz.