Itxi

Osasuna

TAS-EN ERABAKIA

Osasunak Konferentzia Liga jokatuko du

EITB MEDIA

Talde gorritxoak astearte honetan jakinarazi duenez, UEFAk onartu egin du nafarren parte-hartzea txapelketa horretan.

  • Osasunako jokalariek Konferentzia Ligarako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariek Konferentzia Ligarako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak astearte honetan jakinarazi duenez, 2023-24 denboraldiko Konferentzia Ligan izango da, gaurko egunez Kirol Arbitrajearen Auzitegiaren (TAS) aurreko prozedura amaitu ostean.

Talde gorritxoak argitaratutako oharraren arabera, eta nafarrek aurkeztutako "froga berrietan oinarrituta", "UEFAk ondorioztatu du Osasuna duela ia hamarkada bat izandako gertakarien biktima izan zela".

Ondorioz, "UEFAk uste du Osasuna gai dela Europako txapelketan parte hartzeko", dio ohar horrek.

Horrela, Osasuna abuztuaren 7an egingo den Konferentzia Ligako play-offetako zozketan izango da. Kanporaketa hori abuztuaren 24an eta 31n jokatuko da.

Helegitea TASen aurrean

Joan den ekainean, UEFAko Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileek Nafarroako taldea Konferentzia Ligako hurrengo ediziotik kanporatzea aholkatu zuten, 2013-14 denboraldian gertatutako partiden iruzurrengatik.

Klubak alegazioak aurkeztu zituen erakundearen Apelazio Batzordearen aurrean, baina bere errekurtsoa ez zen kontuan hartu eta TASera jo zuen.

Justizia arruntera jotzeagatik espedientea irekitzea

Bestalde, UEFAk diziplina-prozedura bat ireki dio Osasunari prozesu horretan justizia arruntera jotzeagatik, baina horrek ez du eragotziko klubak Konferentzia Ligan parte hartzea. Klubak UEFAk ezarritako zigorra onartuko du, baina ez du errekurtsorik aurkeztuko, eta Europako futboleko erakunde gorenari konpromisoa adierazi dio kirol arloko gaiak justizia arruntera ez eramateko.