Itxi

Osasuna

Osasuna auzia

Osasunak errekurtsoa bidali du TASera Konferentzia Liga jokatu ahal izateko

EITB MEDIA

Errekurtsoa ostiral honetan, uztailaren 14an, bidali da, eta klubak abuztuaren 7ko zozketa baino lehen ebazpen bat egotea espero du.

  • Osasunako zaleak eta jokalariak

    Osasunako zaleak eta jokalariak. Argazkia: EFE

Osasunak helegitea bidali du Kirol Arbitrajeko Epaitegira (TAS) ostiral honetan, uztailaren 14an, Konferentzia Ligako hurrengo edizioa jokatu ahal izateko, Noticias de Navarra egunkariak aurreratu duenez.

Klubeko zerbitzu juridikoek txosten bat bidali dute TASeko hiru epaileak konbentzitzeko, UEFAk talde nafarra datorren denboraldian Europako edozein lehiaketatatik kanpo uzteko hartutako erabakia atzera bota dezan. Talde gorritxoak ebazpena euren interesen aldekoa izatea espero du eta epaia abuztuaren 7a baino lehen ematea. Egun horretan, Osasunak zigorrik jaso ezean, Nafarroako taldearen izena kanporaketen zozketan sartuko litzateke.