Itxi

Osasuna

Hiru kide berri

Osasunak zuzendaritza batzordea aldatu du

agentziak| eitb media

Juan Manuel Garro, Jose Andres Burguete eta Josetxo Perez de Zabalza, Miguel Cuesta Gonzalez, Fidel Medrano Leon, Jesus María Iso Martínez eta Ignacio Yaniz Rosen ordez arituko dira.

  • Batzarreko kide berriak. Argazkia: Osasuna

    Batzarreko kide berriak. Argazkia: Osasuna

Osasunak hiru bazkide berri sartu ditu zuzendaritza batzordean, Luis Sabalza buru duen legegintzaldiaren bigarren zatiari begira lau agintari ohik uko egin ostean.

Juan Manuel Garro, Jose Andres Burguete eta Josetxo Perez de Zabalza, Miguel Cuesta Gonzalez, Fidel Medrano Leon, Jesus María Iso Martínez eta Ignacio Yaniz Rosen ordez arituko dira. Azken horiei uko egitea onartu die klubak eta "egindako lanagatik eta klubaren berreraikitze eta hazkunde prozesuari egindako ekarpenagatik esker ona" adierazi die.

Organigramako pertsona berriek esperientzia dute kudeaketa publikoan eta pribatuan, eta hainbat erronkari aurre egin beharko diete, hala nola Sustapen Planeko funtsei atxikitako inbertsioei, Taxoareko kirol-instalazioen erreformari, kirol-proiektuaren sendotzeari eta digitalizazioaren eta nazioartekotzearen garapenari, diru-sarrerak sustatzen jarraitzeko.

Egindako berritzearen ondoren, honela geratu da osatuta zuzendaritza batzordea: Luis Sabalza (presidentea), Jose Manuel Piquer (lehen presidenteordea eta idazkaria), Cesar Muniain (bigarren presidenteordea), Josetxo Perez de Zabalza (diruzaina), Andres Burguete (batzordekidea) eta Juan Manuel Garro (batzordekidea).