Osasuna
OFIZIALA
Josu Dominguez izango da Osasunaren entrenatzaile berria
EITB MEDIA
Entrenatzaile nafarra bigarrenez arituko da entrenatzaile lanetan gorritxoen emakumezkoen taldearekin, 2013-14 denboraldian taldeko aulkian egon ondoren.
-
Josu Dominguez. Argazkia: Osasuna
Osasunako hedabide ofizialek jakitera eman dutenez, Josu Dominguez nafarra gorritxoen entrenatzaile berria izango da Lehen Federazio mailan denboraldi berriari aurre egiteko. Dominguez Osasunako Genuine taldearekin aritu da bukatu berri den denboraldian.
Dominguez esperientzia handiko entrenatzailea da, ibilbide luzea izan duena Nafarroako futbolean eta ondo ezagutzen du emakumezkoen futbola. 2005-06 eta 2006-07 denboraldietan Lagunakeko lehen taldean egon zen, maila gorenean (Emakumezkoen Superliga), eta 2013-14 denboraldian Bigarren Mailan zegoen Osasunaren emakumezkoen taldea hartu zuen. Orain, entrenatzaile nafarrak berriz hartuko du gorritxoen aulkiaren gidaritza. Ekaitz Irujo izango da bigarren entrenatzailea.