Osasuna
Kirol Zuzendaritza
Mai Garde, Osasunako kirol zuzendari berria
EITB MEDIA
Garde taldeko kapitain izan zen, eta duela urtebete utzi zion futbolari izateari; orain, Osasunaren emakumezkoen taldeko kirol zuzendaritza hartuko du bere gain.
-
Mai Garde izango da Osasunaren kirol zuzendaria. Argazkia: Osasuna.
Mai Garde Osasunako jokalari ohi eta kapitain ohiak Nafarroako klubaren emakumezkoen taldeko kirol zuzendaritza hartuko du, Osasunak astelehen arratsaldean jakitera eman duenez. Gardek duela urtebete utzi zion futbolari izateari, 2022ko maiatzean, eta oinarrizko futbola koordinatzen ibili da ordutik.
Garde (34 urte) hurrengo denboraldirako taldea diseinatzeaz arduratuko da, F Ligara igotzea helburu.
Jokalari gisa, Garde hainbat taldetan ibili zen; 2017-18 denboraldian, Osasunara bueltatu zen, eta klubaren proiektu berria gidatu zuen, emakumezkoen atalean. Iruñeko taldea Bigarren Mailara igo zen, eta maila gorenera igotzear izan da zenbait aldiz.