Osasuna
Bi urte gehiago
Oier Sanjurjok Osasunarekin akordioa luzatu du
Erredakzioa
Iruñeko taldeak eta Oier Sanjurjo jokalariak akordioa 2015eko ekainaren 30era arte luzatu dute. Nafarroako defentsak 6 milioi euroko desegite klausula izango du.
Osasunak eta Oier Sanjurjok akordioa 2015eko ekainaren 30era arte luzatu dute. Gorritxoak Iruñeko taldearekin akordioa 2013ra arte izan du, baina bi aldeek bi urte gehiago luzatzea erabaki dute. Nafarroako defentsaren desegite klausula sei milioi eurokoa izango da.
Gainera goizean Taxoaren Osasunak denboraldiaurrea ofizialki hasteko aukera izan du. 24 jokalarietatik 23 soilik parte hartu dute Sisik prestatzaile fisikoarekin bakarkako lana egin behar izan baitu.