Itxi

Osasuna

Taxoaren

Osasunak 2012-2013. denboraldirako taldea aurkeztu du

Erredakzioa

Uztailaren 18ra arte baimena duen Nekounam, Senegaleko selekzioarekin Olinpiar Jokoetan egongo den Ibrahima, eta aste bukaerara arte baimena duten Armenteros eta Annunziata falta izan dira.

00:42
Osasuna

Osasunak astearte honetan aurkeztu du 2012-2013 denboraldirako taldea, eta asteazken honetan ekingo diote denboraldiaurreari. 24 jokalari egon dira ekitaldian.

Aurkezpen ekitaldia Taxoearen egin da, eta taldearen buruan Jose Luis Mendilibar entrenatzailea egon da. Miguel Archanco presidenteak ere jokalariak eta talde teknikoa agurtu ditu.

Nekounam, Ibrahima, Armenteros eta Annunziata falta izan dira saioan. Irandarrak baimena du uztailaren 18ra arte, eta Ibrahima Senegaleko selekzioarekin kontzentratuta dago Olinpiar Jokoetan parte hartzeko. Armenterosek eta Annunziatak, aste bukaerara arte baimena dute.

Nano, Sisi, Arribas eta Armenteros dira Osasunaren lau fitxaketak. Harrobiko Imanol Elias, Raoul Loe, Roberto Torres eta Manuel Onwu jokalriek denboraldiaurrean egingo dute lehen taldearekin. Oier (Celta) eta Ruper (Elx) ere bueltatu dira urtea utzita pasa ondoren.

Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak Roversioren, Raitalaren, Raul Garciaren, Ricardoren, Sergioren eta Lekicen bajak izango ditu.