Osasuna
Akordioa
Kakun Mainzek Osasuna entrenatzeari utziko dio
Agentziak | EITB Media
Gorritxoen entrenatzaile gisa eman dituen hiru denboraldietan, F Ligara igotzear izan dira, baina igotzeko play-offetan kanporatu dituzte.
-
Osasunak Kakun Mainzen agurra iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: osasuna.es
Izaskun 'Kakun' Mainzek ez du Osasuna entrenatzen jarraituko, klubarekin kontratua eteteko akordioa adostu baitu. Mainzek azken hiru denboraldietan zuzendu du talde nafarra.
Izaskun Mainz Mendivil (Iruñea, 1985eko ekainaren 19a) SD Lagunak, CD Ardoi, CD Lodosa eta AD San Juan taldeetan aritu zen jokalari bezala, entrenatzaile lanetan hasi aurretik. Entrenatzaile modura bere lana oinarrizkoa izan zen Berriozar CF taldearen proiektuan. Bertan, zazpi denboraldi eman zituen entrenatzaile, eta 18 urtez azpikoen Nafarroako Selekzioa ere zuzendu zuen.
Mainz duela lau urte iritsi zen Osasunara, umeen taldearen ardura hartzeko. Talde gorritxoan mutilen talde bat zuzendu duen lehen emakumezkoa izan da 'Kakun' Mainz. Hurrengo denboraldian, entrenatzaile nafarrak Osasunako emakumezkoen lehenengo taldea zuzentzeko ardura hartu zuen.
Hiru denboraldi hauetan, Osasuna F Ligara igotzear izan da; aurten, igotzeko play-offetako finalerdietan kanporatu dituzte.
Klubak eskerrak eman dizkio Mainzi bere lanagatik, eta etorkizunera begira zorterik onena opa dio.