Itxi

Osasuna

Fitxaketa

Osasunak Armenteros erdilaria fitxatu du

Erredakzioa

Sevillako futbolaria talde gorritxora heldu da, azken denboraldia Rayo Vallecanon jokatuta.

  • Armenteros, Osasunako jokalari berria. Argazkia: Osasuna.

    Armenteros, Osasunako jokalari berria. Argazkia: Osasuna.

Osasunak Emiliano Daniel Armenteros argentinarra fitxatu du. Azken denboraldia Rayo Vallecanon eman du. Erdilaria Sevillatik libre dator. 6 milioi euroko etete klausularekin jokatuko du Osasunan.

Aurreko denboraldian, Armenterosek bi gol sartu zituen 13 partidatan. Futbolaria Argentinako Banfield taldean jokatzen hasi zen eta, 2005etik aurrera, Independienten aritu zen. Hurrengo asteartean, 18:00etan, aurkeztua izango da Nafarroako Erresuman.