Osasuna
Kopako finala
Gaur egingo diete harrera Osasunako jokalariei, Iruñean
Agentziak | EITB Media
Udalak eta Foru Gobernuak Osasunako zuzendaritzako eta taldeko ordezkariak hartuko dituzte astelehen honetan, Sevillatik itzulita, Errege Kopan txapeldunorde geratu ostean.
![Osasunako jokalariak Osasunako jokalariak](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2023/05/07/3099252/20230507160113_osasuna-iritsiera_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Osasunako zuzendaritzako eta plantillako ordezkariek Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren harrerak jasoko dituzte gaur, Errege Kopan txapeldunorde geratu ostean.
Zuzendaritzako eta taldeko kideak atzo 12:00etan abiatu ziren Sevillatik, eta, hegaldia atzeratu ostean, azkenean 15:00ak aldera iritsi ziren Noaingo aireportura. Bertan, ehunka zale zituzten zain, eta harrera egin zieten.
Gaur, 17:00etan, harrera egingo diete Iruñeko udaletxean klubeko zuzendaritzari, Luis Sabalza presidentea tartean, eta taldekideei, David Garcia eta Unai Garcia kapitainak buru direla.
Geroago, 18:00etan, Osasunako zuzendaritza eta kapitainak Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretora joango dira, Foru Gobernuaren harreran parte hartzeko.