Itxi

Osasuna

Errege Kopa

Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri dio Abderi, eta Kopako finala jokatu ahalko du

EITB Media

Osasunako jokalari afrikarrak Realaren aurkako euskal derbia galduko du, Cadizen kontrako lehian txartel gorria ikusi zuelako. Bete beharreko zigorra norgehiagoka bakarrekoa denez, prest egongo da maiatzaren 6ko Errege Kopako finalerako.

  • Ez Abde

    Ez Abde Osasunako jokalaria, Betisen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri dio Ez Abde Osasunako jokalariari ostiral honetan, apirilaren 28an, Cadizen aurkako partidan txartel gorria ikusi zuelako.

Del Cerro Grande epaileak arrazoi honexegatik egotzi zuen jokalari afrikarra: "Ostiko bortitza eman dio aurkari bati, hura lurrera botata. Baloia jokoan zegoen, baina ez elkarren artean". Epaileak aktan jarritakoaren ondorioz, ez zegoen argi Abdek Cartujako finalean jokatzeko aukera izango zuen.

Azkenean, zigorra partida bakarrekoa izan da, eta apirilaren 28an Osasunak Realaren aurka jokatuko duen euskal derbian beteko du. Beraz, Abdek Errege Kopako finala jokatu ahalko du gorritxoekin.

Abde Kopako finala galtzeko zorian egon da, baina partida bakarreko zigorra jarri diotenez, Real Madrilen aurka jokatu ahalko du, Jagoba Arrasatek zelairatzea erabakiz gero.