Itxi

Osasuna

Kontratua eten du

Dejan Lekicek ez du Osasunan jarraituko

Erredakzioa

Aurrelari serbiarrak eta talde gorritxoak bi aldeak lotzen zituen kontratua etetea erabaki dute.

  • Dejan Lekic Osasunarekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Dejan Lekic (Kraljevo, Serbia, 1985) aurrelariak ez du Osasunan jarraituko. Jokalariak eta talde gorritxoak bi aldeak lotzen zituen kontratua etetea erabaki dute akordio bitartez. Hala eman du jakitera Osasunak bere webgunean.

Osasunak eskerrak eman dizkio Lekici taldeari emandako guztiagatik eta zorte ona opa dio etorkizunean. Talde gorritxoak argitu du aurrelari postua ondo bermatuta dutela Kike Sola, Ibrahima Balde, Nino eta Manuel Onwu jokalariekin.