Itxi

Osasuna

Laster aurkeztuko dute

Osasunak Nano fitxatu du eta 'Sisi'ren zain dago

Erredakzioa

Fernando Macedo 'Nano' Numantziatik fitxatu du talde gorritxoak eta Osasunako jokalaria izango da datorren denboraldian. Valladolideko 'Sisi', igoera playoffa bukatuta iritsiko da Iruñeara.

  • Fernando Macedo "Nano" Osasunako jokalari berria da. Argazkia: EFE

Osasunak Fernando Macedo ‘Nano’ fitxatu du datorren denboraldirako. Numantziarekin kontratua bukatu zaio eta libre dator Osasunara. Astearte honetan ofizial egin du fitxaketa talde gorritxoak. Valladolikeo jokalaria den Sisinio Gonzalez ‘Sisi’ fitxatuta du Osasunak, baina Pucelako taldeak igoera playoffa bukatu arte itxarongo du oficial egiteko.

Talde gorritxoak Adelante Ligako denboraldia bukatu arte itxaron du Nanoren fitxaketa egiteko, eta gauza bera egingo du ‘Sisi’ren kasuan Valladolidekin. Horrela, errespetua adierazi nahi izan die Osasunak Bigarren Mailako talde hauei.

Ricardo Lopez, Roversio Rodrigues, Jukka Raitala, Javier Calleja eta Raúl Garcia baja izango dira Osasunan datorren denboraldirako, baina talde gorritxoak, oraindik 30 jokalari ditu kontratuarekin, utzitako jokalariak kontuan hartuta.