Osasuna
LEVANTEN JOKATUKO DU
Rober Ibañezek Osasunako jokalari izateari utzi dio
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Jokalari valentziarrak Levanten jokatuko du datozen bi denboraldietan elastiko gorritxoa 53 aldiz jantzi eta gero.
-
Rober Ibáñez. Argazkia: Osasuna
Osasunak, ohar baten bidez jakinarazi duenez, Rober Ibañez Valentziako futbolariarekin zuen kontratua amaitutzat jotzeko akordioa lortu du.
2018ko urtarrilean, Iruñara Getafetik utzita iritsi ondoren —Osasuna oraindik SmartBank Ligan zegoela—, 2019an Nafarroako klubak jokalaria erostea erabaki zuen bere jardun ona zela-eta. Ondoren, bi aldiz aritu du Leganesekin SmartBank Ligan jokatzen, utzita.
Osasunarekin 30 partida jokatu ditu SmartBank Ligan: 18, Santander Ligan eta 5, Errege Kopan.
Talde gorritxoa utzi ondoren, jokalariak bi urterako kontratua sinatu du (2024ra arte) Bigarren Mailako Levanterekin, kontratu hori beste denboraldi batez luzatzeko aukera izanik.