Osasuna
Gorritxoa beste urtebetez
Manu Sanchezek utzita jokatuko du Osasunan beste denboraldi batez
EITB MEDIA
Hegaleko madrildar gazteak talde gorritxoan utzita betetzen duen hirugarren denboraldia izango da.
-
Manu Sánchez en un partido con Osasuna. Foto de archivo: EFE
Manu Sanchez Atletico Madrileko ezker hegalekoak utzita jokatuko du berriro Osasunan 2022-2023 denboraldian, talde gorritxoak asteazken honetan ofizial egin duenez. Osasunaren eta Atleticoren arteko akordioak ez du jasotzen jokalaria erosteko aukerarik nafarrentzat; horrez gain, talde nafarrak 200.000 euro ordaindu beharko dizkio Atleticori denboraldi honetan.
Sanchez 2019-20 denboraldiko neguko merkatuan lurreratu zen Iruñean, eta, iragan denboraldian, esperientzia errepikatu zuen, maila ona eman eta gorritxoen artean "maitatua" sentitu ondoren.
Iazko denboraldian, 33 partida jokatu zituen elastiko gorritxoarekin ligan (horietatik 25, hasieratik), eta horrek funtsezko pieza bihurtu zuen Jagoba Arrasateren eskeman.