Osasuna
FITXAKETA
Osasunak Aitor Fernandez fitxatu du
Agentziak | EITB Media
Atezain arrasatearra Sergio Herrerarekin lehiatu beharko da hamaikakoan sartzeko.
-
Aitor Fernández, Osasunako atezain berria. Irudia: @CAOsasuna.
Aitor Fernandez Osasunako jokalari berria da, klubak jakinarazi duenez. Azken lau urteetan Levanten jokatu duen atezainak hiru denboraldirako kontratua sinatuko du. Horrez gain, 14 milioiko etete-klausula izango du.
Osasunak bakarrik Sergio Herrera dauka atean, eta Fernandez berarekin lehiatuko beharko da hamaikakoan sartzeko.
Athleticen harrobian hazi zen atezaina, eta hortik Vila-realen bigarren taldera joan zen. Talde horian hiru denboraldi eta erdi eman eta gero, Jagoba Arrasatek gidatzen zuen Numanciak erosi zuen. Gero, Levanten egin zuen debuta lehen mailan. Denboraldi honetan, berriro elkartuko da Berriatuako entrenatzailearekin.