Osasuna
BERRITZEA
Iker Benitok 2025era arte jarraituko du Osasunan
Agentziak | EITB Media
Mirandako hegalekoak kontratua berritu du eta 10 miloi euroko etete-klausula izango du.
-
Iker Benito 2025ra arte egongo da Osasunari lotuta. Argazkia: @CAOsasuna.
Osasunak Iker Benitok zuen kontratua 2025era arte luzatzea erabaki du. Kontratu berriaren etete-klausula 10 milio eurokoa izango da.
Aurreko kontratua 2022-2023 denboraldira artekoa zen, eta bi urte gehiago luzatzeko aukera zuen. Kontratu berrian ere egongo da aukera hori, klubak jakinarazi duenez.
Mirandakoak aurreko denboraldian egin zuen debuta. Urtarrilaren 19an, Balaidosen, Celtaren kontra jokatu zuen bere lehendabiziko partida Lehen Mailan. Gero, beste hiru partidatan zelairatu zuen Jagoba Arrasatek. Horrez gain, garrantzi handia izan zuen Promesasek Primera RFEF ligara lortu zuen igoeran, bost gol eginez.
Hegalekoak hiru denboraldirako luzatu du bere kontratua gorritxoekin.