Itxi

Osasuna

KONTRATUAK BUKATZEN ZAIZKIE

Iñigo Perezek eta Ramalhok ez dute Osasunan jarraituko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ekainaren 30ean amaituko zaizkie talde gorritxoarekin dituzten kontratuak, eta hark ez die luzatzeko aukerarik eskaini.

  • Osasunak argitaratutako Iñigo PErezen argazkia

    Osasunak argitaratutako Iñigo PErezen argazkia. Argazkia: @CAOsasuna

Iñigo Perez eta Jonas Ramalhok, behin euren kontratuak amaituta, datorren denboraldian Osasunan jokatzen jarraituko ez dutela jakinarazi talde gorritxoak ostiral honetan.

Erdilari nafarra oso garrantzitsua izan zen Jagoba Arrasateren lehen urteetan. Luis Sabalza buru duen erakundeak eskerrak eman dizkio iruindarrari haren "inplikazioagatik, zelaian zein zelaitik kanpo eredu izan delako".

34 urteko erdilaria 2018ko udan iritsi zen Osasunara, Arrasatek zuzendutako Numantzian ezinbesteko jokalaria izan ondoren. Denboraldi horretan ere parte-hartze garrantzitsua izan zuen Lehen Mailara igotzea lortu zuen taldean.

Athletic Clubeko harrobian hazi, lehoiekin jokatu eta Mallorcatik pasatu ondoren, Iñigo Perezek bere hiriko klubaren kamiseta janzteko aukera izan zuen.

Bestalde, atzelari bizkaitarra, Athletic Clubeko jokalari ohia ere, baita Gironakoa ere, joan zen denboraldian heldu Iruñera, neguko merkatuan, Facundo Roncaglia lesioarengatik, atzealdeko eskuin hegala indartzeko.

Aitzitik, argentinarraren susperraldi azkarrak eta Arrasatek Ramalhorengan jarritako konfiantza urriak ez dute ahalbidetu 28 urteko jokalaria zelai gainean gehiegitan ikustea

Ligako bost partida jokatu zituen iaz, eta aurten bi aldiz baino ez du jantzi elastiko gorritxoa. Irteera horrekin Osasunak posizio hori indartzeko aukera ireki da.