Itxi

Osasuna

Gol-kopuru handia

Osasuna barregarri utzi du Rayo Vallecanok Madrilen

Erredakzioa

Gorritxoek partida kaskarra jokatu eta gol-kopuru handia (6-0) jaso dute Vallecasen. Atsedenaldian 4-0 galtzen zuten eta bigarren zatian gol gehiago jaso ahal izan dituzte.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Rayo Vallecano: Joel; Tito, Arribas, Pulido, Casado; Javi Fuego (Diamanka, 78. minutua), Movilla; Piti, Michu, Armenteros (Pacheco, 58. minutua); eta Diego Costa (Delibasic, 85. minutua).

Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Roversio, Miguel Flaño, Raitala (Ibrahima, 46. minutua); Puñal, Nekounam (Cejudo, 46. minutua); Annunziata (Timor, 46. minutua), Raul Garcia, Nino; eta Lekic.

Golak: 1-0: 4. minutua Movilla; 2-0: 15. minutua Michu; 3-0: 25. minutua Michu; 4-0: 35. minutua Diego Costa; 5-0: 57. minutua Armenteros; 6-0: 79. minutua Tito.

Rayo Vallecanok garaipen historikoa lortu du gaur Osasunaren aurka (6-0) eta gorritxoak barregarri utzi ditu. Movillak, Diego Costak, Armenterosek, Titok eta Michuk sartu dituzte golak. Horrela, Rayok mailari eutsiko dio. Nafarrek jarraian jasotzen dute bigarren jipoia da, iragan astean Real Madrilen aurka jasotakoaren ostean.

Madrildarrei gauzak ezin hobeto atera zaizkie, Osasuna oso makal berdeguneratu delako. Gainera, Jose Luis Mendilibar entrenatzaile gorritxoa harmailetan izan da, neurketa bateko zigorra bete behar baitzuen.

Laugarren minuturako Rayok aurrea hartu du markagailuan. Pitik falta bat atera du eskuinaldetik, Andres Fernandezek ukabilekin aldaratu du, baina Movilla kapitainak baloia sareetara bidali du jaurtiketa baten bidez.

Osasunak ez du erreakzionatu eta ez da Rayoren areara apenas hurbildu. Puñalek eta Raul Garciak bakarrik zentzu pixka bat jarri dute nafarren jokoan, baina galduta egon dira partida osoan zehar.

Rayok hirugarrena sartu du 25. minutuan. Diego Costa brasildarrak baloia borrokatu eta bere erdiraketa area txikiaren barruan errematatu du Michuk, baloia sareetan kokatuz.

Atsedenaldian (4-0) Mendilibarrek hiru aldaketak egin ditu taldeari sendotasuna eta sakontasuna eman nahian, baina ez du bere helburua lortu. Rayok beste bi gol sartu ditu bigarren zatian.