Itxi

Osasuna

Covid-19an

Iñigo Perezek eta Chimy Avilak positibo eman dute Osasunan

EITB Media

Atzo egindako PCR probetan bi jokalarik positibo eman zuten. Lehen taldearen entrenamenduak ateak itxita egingo dira.

  • Chimy Avilak positbo eman du. Argazkia: EFE

    Chimy Avilak positbo eman du. Argazkia: EFE

Osasunak Covid-19a atzemateko probak egin zizkien atzo lehen taldeko jokalari, talde tekniko eta staff-eko kide guztiei.

Alde batetik, taldeko jokalariek antigeno test bat egin zuten eta denek emaitza 'negatiboa' eman zuten. Hala ere, gaur jakin dira PCR probaren emaitzak, eta Iñigo Perez eta Chimy Avila jokalariek 'positibo' eman dute. Azken hori ez zen atzo entrenatu, aurreko astean sintomatologia izan ondoren.

Bestalde, Manu Sanchez, Darko eta Barbero jokalariek emaitza 'zehaztugabea' aurkeztu dute eta, modu prebentiboan, konfinatu egingo dira hurrengo egunetan beste proba batzuk egin arte.

Era berean, Budimir eta Kike Garcia banaka aritu dira gaur, Osasun Publikoaren protokoloa bete ondoren, eta bihar hasiko dira lanean.

Egoera ikusita, eta prebentzio-neurri guztiak zorrozteko asmoz, klubak erabaki du lehen taldearen entrenamenduak ateak itxita egingo direla. Neurri hori dagoeneko hartu diren beste neurri batzuei gehitzen zaie, hala nola aldagelen eta gosarien erabilera etetea.