Osasuna
Beste hiru denboraldiz
Sergio Herrerak kontratua berritu du Osasunarekin, 2026ra arte
EITB Media
Talde gorritxoaren atezainak 2026ko ekainaren 30era arte luzatu du klubarekin lotzen duen kontratua. Herreraren etete klausula 14 milioi eurokoa izango da Santander Ligan.
-
Herrera (Osasuna), Atletico Madrilen aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Sergio Herrerak kontratua berritu du Osasunarekin 2026ko ekainaren 30era arte, klubak asteazken honetan jakinarazi duenez. Atezainaren etete klausula 14 milioi eurokoa izango da Santander Ligan.
Sergio Herrera Piron Miranda Ebroko (Burgos) atezainak 28 urte ditu, eta duela lau urte eta erdi iritsi zen Osasunara, Huesca taldetik. Alavesen harrobian hezi eta lehen taldera iritsi zen arabarrak Bigarren B Mailan egon zirenean. Brontzezko Mailan jokatzen zuten Laudio eta Amorebieta taldeetan ere ibili zen.