Itxi

Osasuna

Entrenamendua Taxoaren

Mendilibarrek Nekounamen indarrak neurtu nahi ditu

Erredakzioa

Zaragozari Romaredan irabazita Txapeldunen Ligako postuetan lo egingo luke Osasunak larunbatean, baina aukera horri garrantzia kendu dio Sergio atzelari gorritxoak.

  • Entrenamendua Taxoaren. Argazkia: EITB

    Entrenamendua Taxoaren. Argazkia: EITB

Zaragozaren aurka Romaredan, larunbatean, jokatu baino lehen azkenaurreko lan saioa zuzendu du gaur Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak Taxoaren. Javad Nekounam Irango jokalariaren indarrak neurtu nahi ditu prestatzaile bizkaitarrak. Bestalde, Alvaro Cejudok min hartu du, baina prest dago larunbateko neurketarako.

Irango selekzioarekin jokatu eta bidaia luze baten ostean, talde gorritxoak etxetik kanpo jokatu zuen azken partidan ez zuen parte hartu Nekounamek. Mallorcara bidaia egin baino lehen lan saio bakarrean parte hartu zuen. Gaur lan karga txikiagoa izan du irandarrak.

Cejudok kolpea aldakan jaso du gaur eta Osasunako zerbitzu medikuek artatu behar izan dute, baina ezer larririk ez du, eta jokatzeko dago.

Bestalde, Zaragozari Romaredan irabazita Txapeldunen Ligako postuetan lo egingo luke Osasunak larunbatean, baina aukera horri garrantzia kendu dio Sergio Fernandez atzelari gorritxoak. 38. jardunaldia jokatu eta gero izango dugun sailkapena "axola" zaiguna da, Sergioren hitzetan.