Osasuna
KORONABIRUSA
Rober Ibañez, positibo covid-19an
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Osasunak PCR eta antigeno testak egin dizkie gainerako jokalariei, baina ez du beste positiborik atzeman.
-
Osasunaren harmarria. Argazkia: @CAOsasuna
Osasunak jakitera eman duenez, Rober Ibañezek jokalariak positibo eman du covid-19an.
Talde gorritxoa lanera itzuli da Jagoba Arrasatek emandako bi eguneko atsedenaldiaren ostean, eta albiste txarrarekin egin du topo. Izan ere, joan zen astelehenean sintomatologia arina izan ondoren, Valentziako hegalekoa ezin izan da gainerako taldekideekin batera entrenatu, kutsatuta zegoela jakin delako.
Hori dela eta, Ibañez ez da egon Osasunak datorren astelehenean Elxen aurka jokatuko duen partida prestatzeko lan-saioan.
Gertatutakoaren aurrean, PCR eta antigeno testak egin zaizkie gainerako jokalariei, baina ez da beste positiborik atzeman. Dena den, klubak prebentzio neurriak hartu ditu, hala nola gosariak eta aldagelen erabilera behin-behinean bertan behera uztea