Osasuna, Alvaro Fernandez eta Monako ados jarri dira, eta 2017an jokalaria Nafarroako taldetik irten zenetik 2021eko urriaren 14ra arte izan duten auzia amaitutzat eman dute hiru aldeek akordiora adostuta. Alvaro Fernandezek eta Monakok 375.000 euro ordainduko dizkiote Osasunari, eta ordainketa 2021eko abenduaren 15a baino lehen egin beharko dute. Iruñeko klubak akordioari bruzko balorazio postiboa egin du, eta amaitutzat eman du "gehiegi iraun duen prozesua".