Osasuna
Ofiziala
Javi Martinezek 2026ra arte jarraituko du Osasunan
EITB MEDIA
Etete klausula 25 milioi eurokoa izango da.
-
Javi Martinez. Argazkia: Osasuna
Club Atletico Osasunak eta Javi Martinezek akordioa itxi dute jokalaria talde gorritxoan 2026ko ekainaren 30era arte jarraitzeko.
Beraz, harrobiko erdilaria lau urte gehiago egongo da Iruñeko taldean; etete klausula 25.000.000 eurokoa izango dela iragarri dute ere.
Asteazkenean jokalaria bera eta Braulio Vazquez klubeko kirol-zuzendaria prentsa aurrean agertuko dira xehetasunak jakinarazteko.
ADIERAZPEN OFIZIALA | Javi Martínez 2026ra arte berritu du #Osasuna-k.#JaviMartínez2026 pic.twitter.com/CyyqkRXUcN
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) October 11, 2021