Osasuna
28 milioi euro
Osasunaren zorra 75 urte atzeratzea baztertu du Nafarroako Gobernuak
Erredakzioa
"Ogasunarekin zorrak kitatzeko mekanismo legal ugari" daudela azaldu du Alvaro Miranda Ekonomia kontseilariak prentsaurrekoan.
-
Patxi Puñal eta Patxi Izko Osasunako jokalaria eta presidentea hurrenez hurren. Argazkia: EFE
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Osasunari PFEZ eta BEZ jaistea baztertu zuen atzo. "Ogasunarekin zorrak kitatzeko mekanismo legal ugari" daudela azaldu du gaur Alvaro Miranda Ekonomia kontseilariak prentsaurrekoan. Hala ere, 75 urteko atzerapen bat "legeak aurrikusten" ez duela esan du.
Osasunak Ogasunarekin duen zorrari buruzko xehetasunik ez du eman Mirandak. "Gainerako zergapekoek bezala Osasunak legea bete behar du, zergak ordaindu behar ditu eta zailtasunak daudenean ordainketa errazteko bideak erabili", gaineratu du Ogasun kontseilariak.