Osasuna
Santander Liga
Manu Sanchezek luzapenean egindako golak eman dio garaipena Osasunari (1-0)
EITB MEDIA
Ia 20 mila zale izan dira Sadarreko futbol-zelaian, etxeko urteko lehen garaipena ikusteko.
Osasunak eta Rayo Vallecanok Santander Ligako zortzigarren jardunaldiko partida jokatu dute Sadarreko futbol-zelaian.
Aurrez aurre sasoiko dauden bi talde eta sailkapeneko goiko aldean denboraldi hasieran lortutako emaitza onei esker. Partida hasieran gogotsu atera dira bi taldeak, baina gol abagune gabe eta erritmo eskasarekin.
Jagoba Arrasateren eta Andoni Iraolaren taldeek erasora jokatzen dute, eta horrela atera dira berdegunera nahiz eta gaurkoan defentsak erasoei nagusitu.
Lehenengo eta aukera bakarra lehen zatian Kike Garciak izan du 21. minutuan, ezker oinarekin egindako jaurtiketak Dimitrievskik alderatu egin du.
Arrasate eta Iraola
Bigarren zatian, 51. minutuan, Lucas Torrosek boleaz abagune paregabea izan du gola egiteko, baina kanpora joan da baloia. Gauzak horrela 67. minutuan Arrasatek Chimy Avila eta Javi Martinez sartu ditu jokatzera.
Azkenean, berdinketarekin amaitu behar zela zirudienean, Manu Sanchezek egin du garaipenaren gola buruz 91. minutuan.
Fitxa teknikoa
1 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Unai Garcia, David García, Manu Sanchez: Torró (Cote, 86'); Roberto Torres (Javi Martinez, 67'), Moncayola (Oier, 81'), Darko, Ruben García (Chimy Avila, 67'); Kike Garcia.
0 – Rayo: Dimitrievski; Balliu, Saveljich, Catena, Fran Garcia; Comesaña (Unai Lopez, 88'), Pathé Ciss (Oscar, 72'); Isi (Bebe, 88'), Trejo (Guardiola, 57'), Alvaro; Falcao (Ntka, 57').
El Sadar: 19.238 ikusle
GOLA
1-0, Manu Sanchez (91')
Ruben Garcia, Osasuna-Rayo partidan